Gure konpromezua: "Mens sana in corpore sano"
Janari osasuntsua eta orekatua. Dieta bereziak prestatzen ditugu, aldez aurretik abisatu.
Gure elikagai aunitz inguruan ekoiztu dira eta kalitatearekin konpromezu handia dute:
XABIER Saldiaskoak
Bere egur labean egunero etxeko ogia prestatzen du…
Zein ogi xigor goxoak!!
XIPRI eta Beintzako beste emakume batzuek
Bertako banabarra-babarruna biltzen dute…
Neguko platera, su bazterrean, "sakramentu" guztiekin!!
MIREN Doneztebekoak
Inguruko belagi berdeetan haragirik xamurrenak aukeratzen ditu.
Eta lurreko suan prestatu ondotik...
Aurtizko ARRAULTZAK
Arraultza freskoekin gure patata tortilla goxuak prestatzen ditugu…
Eta etxeko flan zaporetsuak ere!!
KARLOS Oitzkoak
Bertako ardi latxaren esnearekin bere gazta preziatua prestatzen du.
Eta bertako intxaurrekin dastatzen baduzu?
Urte sasoiaren arabera
Inguruko baratzetatik tomateak, kalabazinak eta lekak biltzen ditugu.
Eta entsalada koloretsu hau jaten baduzu?
Eta ura...
Freskoa eta iturrikoa, dudarik gabe!! Gure iturrietako uraren kontsumo arduratsua aholkatzen dugu. Edan behar ez duzun ura…
IDOIA, gure sukaldariak
Bere maitasun eta esku onarekin, plater guztiei irrifar goxo bat ematen die.