Ingurua
Bidasoako bailara - Natura bizirik, kultur aberatsa
Bidasoako bailara, Pirineotako mendebaldean kokaturik, unitate geografikoa eta kulturala da, hiru administraziotan banatua: Lapurdi, Frantzes Estatuan; eta Gipuzkoa eta Nafarroa, Espainako Estatuan. Bidasoa ibaia, bailararen ardatza, Baztango mendietan sortu eta Txingudiko badian Kantauri itsasoan bukatzen du bere ibilbidea. Guztira, 1.000 km2 inguruko zabalera eta 125.000 bizilagunen populazioa.
Nafarroari dagokion lurraldea handiena bada ere (800 km2 inguru), populazio eskasa du, 25.000 bizilagun. Bere kokapen atlantiarrak eta mendetan zehar gainontzeko Nafarroarekiko isolamenduak nortasun propioa eragin diote lurraldeari, Pio Baroja idazleak “Bidasoako Lurraldea” (“el País del Bidasoa”) izendatu zuena. Informazio gehiago
Bidasoan natura bizirik dago eta horren lekuko hainbat natur gune aurkitzen dira, Europako “Natura Sarea 2000”k babesturik:
Jaizkibel mendia-kostaldea
- Txingudiko Padura
- Abadiako Kostaldeko Eremua
- Larrun mendia
- Aiako Harriko Natur Parkea
- Artikutzako Mendi Babestua
- San Juan Xar Natur Erreserba
- Mendaur mendia
- Belateko Mendiak BIL-LIC
- Leurtzako Urtegiak Natur Eremua
- Bertizko Jaurerria Natur Parkea
- Orgiko Hariztia Natur Eremua
- Aldude Mendia BBZ-ZEC
- Itxusi-Irubelakaskoa BBZ-ZEC
- Bidasoa eta Artesiagako errekak BIL-LIC
Beintza-Labaien Mendialdeko herri bat
Ameztia errekako ibarburuan eta mendiz inguraturiko bailara txiki eta zabal batean kokaturik, herriak 250 bizilagun ditu (2010 urtea), bi auzotan banaturik: Beintza eta Labaien. Egun udalerria Malerrekako eskualdeko partaidea da, Doneztebe zerbitzu eta komertziogune nagusia delarik. Informazio gehiago | Kokapena
Ba al zenekien...? Mendeetan zehar, Beintza-Labaien Basaburua Barrena (edo ttipia) udalerriaren barruan zegoen. Aipatzekoa da herriaren antolakuntza berezia: auzo bakoitzak, Beintzak nahi Labaienek, bere ostatua, herriko plaza eta pilotalekua baditu; Beintzan San Pedro herriko eliza eta Labaienen San Salbatore ermita aurkitzen dira. Bi herriguneek aldiz herri bakarra osatzen dute.